Filologoak

Otegui Urkia, Miguel

Lexikografo gipuzkoarra, Zizurkilen 1911n jaioa eta Taiwanen 1989an hila.

Loiolan jesuiten nobiziatua egin ondoren, Belgikan ikasi zuen, eta 1934an Shangaira bidali zuten. Han hasi zen txinera ikasten. 1941ean Euskadira itzuli zen, apaiz ordenatu zen eta bost urtez diziplina prefekturako kargua bete zuen Deustuko Unibertsitatean, Macao eta Formosako unibertsitateetan irakasle izatera pasatuz. Chino-Español hiztegi ikaragarri baten egilea, 30 liburukitan.