Pintoreak

Otaola Rojas, Cipriano de

XIX. mendeko margolaria. Bilbon jaio zen, eta bertan hil, 1865ean.

Madrilen, San Fernandoko Akademian ikasle izan zen, eta koadroak aurkeztu zituen 1860tik 1864ra arteko erakusketetan. Haren margoen artean, azpimarratzekoak dira: Un sacerdote, Retrato de la Reina Doña Isabel II, Una estudiantina eta La Recolección. Ohorezko aipuak lortu zituen.