Ingeniari gipuzkoarra, Donostian jaio zen 1877an. Ikasketak Madrilen egin zituen, promozioko lehen postua lortuz, eta Belgikako Liejako Montefiore eskolan espezializatu zen. Espainiako hiriburua modernizatzeko asmoa zuen, metropoli bat sortuz. Horretarako, 1917an lizentzia lortu zuen, eta Madrilgo Metropoli Konpainia sortu zen. Madrilgo Metroaren lehen linea 1919ko urrian inauguratu zen. Zenbait aldiz izan zen Sustapen Ministerioan, eta, bere anaiekin batera, Compañía Urbanizadora Metropolitana, Compañía Inmobiliario Metropolitana sortu zuen. Gaur egungo Madrilen fisionomia eratzen lagundu zuten proiektu ugari sortu zituen. Espainiako hiriburuan hil zen, 1958ko ekainaren 26an.
Ainhoa AROZAMENA AYALA
Ainhoa AROZAMENA AYALA
