Ingeniariak

Otamendi Machimbarrena, Jose Maria

Gipuzkoako industria-ingeniaria. Donostian jaio zen 1885eko urtarrilaren 2an eta Madrilen hil zen 1959ko martxoaren 5ean.

Industria Ingeniaritzako ikasketak egin zituen Madrilen, eta 1908an amaitu zituen. Julian anaiarekin batera Urbanadora Metropolitana sortu zuen 1918an, eta 1936an Inmobiliaria Metropolitana. Gaur egungo Madril taxutzen eta urbanizatzen parte hartu zuten, Lope de Vega eraikina, Edificio España (1947-53) eta Torre de Madrid (1954-1957) eraikiz, 30 solairurekin, bere garaian Espainiako altuena bihurtuz.