Politikariak eta Kargu publikoak

Otalora, Miguel Ruiz de

Arrasaten jaio eta Madrilen hil zen 1575ean. Juriskontsultua. Felipe II.aren aholkulari izan zen; Mexikoko Auzitegiko presidente, ministro eta Gaztelako Kontseiluko presidente, hiltzean betetzen zuen kargua. Nafarroako Errege Kontseiluko erregeordea izan zen 1563an, eta hiru urtez Nafarroako Erregeordetzan egon zen. Argitaratuta utzi zuen Ordenantzen Errepertorio bat, bisita legeak, muga-sariak, pragmatikak, irainen konponketa eta beste errege-hornidura batzuk eta Nafarroako Erresumako legeak ..., Lizarra, 1561.