Lekaide eta lekaimeak

OTAEGUI OTAEGUI, Juan

Elizgizon sakramentinoa eta Lasarte-Orian (Gipuzkoa) 1935ean jaiotako idazlea. Lehen aldian, Jakin aldizkarian eta Jaunaren Deia pastoral eta teologia aldizkarian kolaboratu du. Baina, batez ere, aipatutako kongregazio erlijiosoaren barne buletinetan. Erakunde hori berritzeko oinarrizko dokumentua argitaratu zuen euskarazko bertsioan, Bizi Araua (Bilbo, 1971). Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoa saileko kidea da. Euskararen irakaskuntzan dihardu, euskal filologiako ikasketak egiten aipatutako Unibertsitatean.

Bernardo ESTORNÉS LASA