Gipuzkoako kultur nortasuna. Donostian jaio zen 1952ko ekainaren 21ean.
1972an sortu zenetik, Kixki ta Mixki ta Kaxkamelon pailazo talde gipuzkoarreko Kixki izan zen, eta 1985ean Txirri ta Mirri ta Txiribiton taldeko Txirri izan zen. Arrakasta handia lortu zuen ETBn astero egiten zuen emanaldiagatik. Gizarte graduatua, zortzi urtez Donostiako Iztunde antzerki taldean parte hartu zuen; umeentzako zein euskaldun berrientzako hainbat saio zuzendu zituen Donostiako Herri Irratian hiru urtez.