Argazkilari gipuzkoarra. 1952an Donostian jaioa, hiri berean hil zen 1991n.
Argazkigintzaren bidez, Donostiako hainbat gertakariren lekuko zuzena izan zen: jazz eta rock kontzertuak eta bestelako musika ekitaldiak, diskoetarako azalak, fotokazetaritza eta naturako argazkiak, inspirazio iturri gisa. Bere lanaren antologia bat antolatu zen Kutxa Fundazioaren aretoetan 1994ko urtarrilean.