Lexikoa

ostadar

Izen asko du egurats-fenomeno honek euskaraz: auriadar, buztarri, Erromako zubi, Jainkoaren zubi, gerriko eta paxa, ortzadar, ostarku, Frantziako zubi, ostrailaka, ostarrika, San Migelen zubi, zubiadar, ustruku eta abar.

Ostadarrak lurra jotzen duen tokian mutilak neskatxa bihurtzen omen dira eta neskatxak mutil.

Ostadarra agertzen denean bederatzi eguneko euria izaten da.

Ostadarrari begiratuz gero hortzak usteldu egiten dira.

Ostadarrak bidaiariei Erromarako bidea erakusten die.