Politikariak eta Kargu publikoak

Osakar, Atanasio

XIX. mendearen azken hereneko gipuzkoar nortasuna. Donostiako Udaleko zinegotzia, Donostiako Udal Aurrezki Kutxaren Batzorde Sortzaileko kidea izan zen (1879), eta Gobernu Batzordeko kide izan zen. Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberako presidentea 1891 eta 1897-98 urteetan.