Pintoreak

Ortiz Miguel, Eugenio

Eortiz.

Pintorea. 1956an Hondarribian jaioa.

1979an egin zuen debuta jendaurrean, Iruñeko Doncel aretoan, eta, ordutik 1986ra, bakarka aritu zen erakusgai, Baionan (Lapurdi), Hondarribian, Iruñean eta Donostian. Talde erakusketetan parte hartu du, besteak beste, "Gipuzkoa 1950-1980" Donostiako San Telmo Museoan, Florentzian, New Yorken eta Baionan. Akuarelak, tinta txinatarrak eta collageak egiten ditu, eta horietan forma eta kolore ugaritako konposizioak irudikatzen ditu, lerro abstraktuan.