Musikari gipuzkoarra, Azpeitian 1856an jaioa eta Buenos Airesen 1941ean hila.
Organo-jolea, musikologiako irakaslea izan zen Buenos Aireseko jesuiten ikastetxean. Artzai mutilla opera (1900) eta Himno a la confraternidad hispano-argentina (1910) idatzi zituen. Euskal Erria irratiko kolaboratzailea, idazle eta kazetari gisa, Tipos del Natural, Buenos Aires, 1900, eta Los Vascos en América, Buenos Aires, 1915 bezalako lanak utzi zituen.