Musikariak

Ortega Monasterio, José Luis

Gipuzkoar jatorriko musikari, konpositore eta kritikaria. 1963ko San Marinoko Jaialdian lehen saria lortu zuen, eta 1964ko edizioan bigarren saria; 1963ko Mallorca eta Menorcako Jaialdian lehen saria eta 1966ko edizioan Kritikaren bigarren saria eta lehen saria. Besteak beste, Aritz Bat Dago eta Maitena abestien egilea. Bartzelonako Lestonnac Ikastetxeko txistulari taldearen sortzailea (1972), baita Liceo Antzokiko Errondaila ere. 1962 eta 1971 artean Menorcako Etxeko "Ca Nostra" folklore eta abesbatza taldeko zuzendaria izan zen Bartzelonan. Espainiako eta nazioarteko musika-epaimahaietako kidea.