Politikariak eta Kargu publikoak

Ortega, Juan

1481ean errege-komisario gisa bidali zuten Villafrancako hornitzaile, Alonso de Quintanilla Gipuzkoara eta Bizkaira lagun zuela. Turkiarraren aurka joateko osatzen ari zen armada handi batean euskaldunen parte hartzea antolatzea zen bere egitekoa. Hasiera batean erresistentzia handia aurkitu bazuten ere, komisarioen abileziak menderatu zuen.