Irungo (Gipuzkoa) komandante militarra eta Ipar Mugako burua 1936-39ko Gerraren ondoko urteetan. 1889an Aranda de Dueron jaioa, 1973an hil zen.
1907an sartu zen Infanteriako Akademian, eta Franco jeneralaren promozioko kide izan zen. 1942an Irungo plazako komandante izendatu zuten, eta 1943an koronel izendatu zuten, muga Frantziako lurraldearen alemaniarren okupaziopean kontrolatzeko misioarekin. Francoren gobernuaren eta Gestaporen arteko harremanak hasi zituen, mugako informazio zerbitzua antolatuz. Lluis Companysen lekualdatzean eta ematean parte hartu zuen. Dibisio Urdineko tropen mugimenduen arduraduna ere izan zen Irunen. 1972an kargugabetua.
