Sendagileak

Oronoz Soroeta, Jose

XVIII. mendeko zirujau bizkaitarra, Los Arcosen, Arrasaten, Ermuan, Andoainen, Santoñan eta Balmasedan medikuntzan jardundakoa. 1779an Compendio de cirugía teórico práctico, con un método de auxiliar a las mujeres en los partos, así naturales como preternaturales argitaratu zuen. Sabel-zesareak egitearen aurkakoa izan zen eta jada 1890ak diren Dührssenen ebakuntzak izenekoaren aurrendari izan zen. Bere lanak hedapen handia izan zuen bere garaiko zirujauen artean.