Misiolari frantziskotarra, Beasainen (Gipuzkoa) jaio zen 1877ko maiatzaren 1ean. Frantziskotarren abitua hartu eta Ordenako profesioa egin zuen Chipionako (Cadiz) komentuan, 1901ean apaiz ordenatu zelarik. Txinara joan zen, eta 1905ean aurkitu genuen Shensiko Bikariato Apostolikoan, non Seminario Txikiko Errektore eta Maiorreko Irakasle den. Misiolaria izan zen Txinako herrixketan, Sianfuko seminarioetako errektore lanak egin zituen, eta Tunyuanfang-eko Goi Mailako eta Sianfu eskualdeko Prokuradore izan zen. 1932tik 1984ra Txinako Frantziskotarren Misio guztietako Prokuradore Nagusia eta Tientsineko Goi Ordezkaria izan zen, eta 1951ra arte Txinako Frantziskotarren Prodelegatu Nagusia eta Yenango Administratzaile Apostolikoa. 1953an Espainiara itzuli zen, eta 1955ean Definitzaile Probintzial izendatu zuten, Chipionan 1969an hil zelarik.
Ainhoa AROZAMENA AYALA
Ainhoa AROZAMENA AYALA
