Pintoreak

Ormazabal, Iñigo

Pintorea. 1951n Donostian jaioa.

1972an, Valladolideko "Arkitektura Ikasleen Erakusketan" parte hartu zuen, baita Lezoko "XI. Elias Salaverria Memorialean" eta "Panorama 78" erakusketan ere, Madrilgo Arte Garaikideko Museoan. Wiesbadenen erakusketarako hautatua, "XII Memorial Elías Salaverría" ekitaldian ohorezko aipamena lortu zuen. Bere ibilbide artistikoan 1971-1979 epealdia bereizten da, 1980tik aurrera, figuratismotik abstrakturanzko pausua esperimentatuz, argiaren jazarpenean. 1980tik aurrera, banakako eta taldeko erakusketa ugari egin ditu Pasaian, Donostian, Errenterian, Zarautzen, Legazpian eta Bilbon, besteak beste. 1987an finalista izan zen "Donostia Hiria" II. Pintura Bienalean.