Aizkolariak

ORMAZABAL, Francisco

Beizaman jaiotako aizkolari gipuzkoarra. 1925eko maiatzaren 10ean Tolosan ospatu zen Juan Inchausti aizkolari tolosarrarekin apustu bitxia egin zuen. Ormazabalek 54 hazbeteko 4 enbor moztu behar zituen, Inchaustik 100 kiloko zakua 25 aldiz altxatzen zuen bitartean. Inchausti garaile atera zen erraztasun handiz.