Isasi.
1900ean Eibarren jaiotako euskal idazlea. Argentinan hil zen 1973an.
Industria teknikaria eta aparejadorea, Eibarko Armeria Eskolako zuzendariordea izan zen Gerra Zibilera arte, eta ondoren Argentinara erbesteratu zen. Tierra Vasca, Anaitasuna, Buenos Aireseko Euzko Deya eta Mexikoko Tierra Vasca taldeetako kolaboratzailea.
