Zegamako Orkatz abesbatza 1987. urtean eratu zen, 1981ean sortutako haur abesbatzan parte hartutako gazte talde batek kantuarekiko zuen gogoa eta ilusioaren ondorioz. Egun, herriko 30 partaidez osaturiko taldea dugu.
Euskal Herrian zehar emanaldi ugari egin ditu, nahiz bakarka edota Orkatz Txiki 40 partaide biltzen dituen bere haur abesbatzarekin batera. Era berean, Euskal Herritik kanpo ere sarritan aritua da, izandako elkarraldatzeen ondorioz eginiko emankizunak hemen azpimarratzea mereziz, 1989, 1993, 2004 eta 2006 urteetan Sant Sadurní abesbatzarekin (Sant Sadurní d'Anoia-Barcelona) eta 1990ean Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiarekin.
Halaber beste zenbait herrialdeetan ere izan da, besteak beste, Italian (Asisen eta Erroman kontzertuak eskainiz) 1991ko udaran edota Bretaina, Paris eta Brujasen (Belgikan) 1994ko udaran. Azken urte hauetan ondorengo ekintzak biltzen dute bere ibilbidea:
1996-97ko lanurtean bere ekimena oparoa izan zen, Donostiako Udazken Koralean barne San Vicente elizan (1996ko azaroa), Donapaleko Rencontre Chorale-an (1997ko apirila), Asturiasen Llaneseko Kultur jardunaldietan (1997ko maiatza) eta Burgosko Santo Domingo de Silos-en (1997ko maiatza) eskainitako emanaldi garrantzitsuak azpimarra daitezkelarik.
1998an proiektu garrantzitsuena, udaran Portugalera egin zuen bidaia izan zen, Lisboako Expoa zela eta Lisboan bertan eta inguruko herrietan zenbait kontzertu eskaini zituelarik.
1998-99 denboraldian, Salamancan 1999ko martxoan emandako kontzertuak nabarmentzen dira.
Garaialdi berri bati hasiera emanez, 1999ko maiatzetik aurrera, eta urte beterako, zuzendari lanetan Juan Andueza jauna hasi zen ordurarte zuzendari izandako Xabier Otaegiren ondorena hartuz.
1999-2000ko denboraldian, bere helburu behinena maiatzean Arrigorriagan (Bizkaia) eta uztailean San Vicente de la Barqueran (Cantabria) ospatutako abesbatzen lehiaketetan parte hartzea izan da, esperientzia berri hau erabat aberasgarria izateaz gain, bietan laugarren postua lortuz.
2000-2001 eta 2001-2002 denboraldietan bere zuzendaria Migel Zeberio izan zen, Orkatz abesbatzak aurrera eraman nahi duen aldikako zuzendari gonbidatuen proiektuari jarraituz. Aipatzekoa da aldi honetan 2001ko abuztuan Europatik egindako kontzertu bidaia (Suiza, Austria, Alemania eta Txekia) Halaber, 2002ko ekainean Autoleko (Errioxa) Abesbatzen Lehiaketan parte hartu zuen entzuleriaren nahiz epaimahairen kritika ezin hobeak jasotzeaz gain, lehiaketako derrigorrezko zen abestiaren interpretazio onenaren saria lortuz.
Egun korua, 2002ko irailetik, berriz ere Xabier Otaegik zuzentzen du. Bere nortasunaren ezugarriak sakontzea izan da azken urteetako egitasmoa, bi ekitaldi nagusi indarberrituz: Eguberri Jaialdia, 1985etik ospatzen dena, eta Haur Abesbatzen Jaialdia, 1997tik egiten dena, bietatik urte hauetan guztietan hainbat euskal abesbatza pasa direlarik.
Gainera, koruaren prestaketa teknikoa eta abesti bilduma zabaltzea, XX. mendeari arreta berezia eskainiz, izan dira lehenetsitako helburuak. Emanaldien artean bereiztekoak dira Pravian (2004ko martxoa), Sant Sadurní d'Anoian (2004ko urria), Donostian (2004ko gabonak), Potes-Cantabrian (2005eko ekainean), bendimia haserako kontzertua Codorniu bodegetan (Sant Sadurní d'Anoia, 2006ko iraila), Azpeitian (2006ko urria), Beasainen (2006ko gabonak) eta Piedras Blancas, Asturiasen (2007 maiatza) eskainitakoak.
- Coral Orkatz. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa. [Kontsulta data: 2014ko irailak 2].
