Bera, Oiparena, O.K.
1840an Andoainen jaiotako idazle gipuzkoarra. Tolosan (Gipuzkoa) hil zen 1924an.
Arantzazun hasi zituen ikasketak, eta ondoren Iruñeko eta Gasteizko seminarioetan. 1865ean apaiz ordenatu zuten. 1870ean Altzoko parrokian dago. Elgoibarko parrokoa (1876); Arrasateko artzapeza (1878); Tolosako artzapeza (1880).
1881ean Toribio de Iriondorekin batera Jesús eta Mariaren Billerakitz neurtubac argitaratu zuen. 1882 eta 1901 artean Euskal-Erria aldizkarian kolaboratu zuen. 1899an Txardin berriak argitaratu zuen, Donostiako Antzoki Zaharrean estreinatua. 1906an Observaciones para hablar y escribir toleramente en nuestro idioma euskera argitaratu zuen Tolosan. 1908 eta 1909 artean Tolosako Euskal Esnalea-rekin kolaboratu zuen. Hurrengo urtean Bagaramazki poesia argitaratu zuen Euskal Esnaleko Egundiya</em"-en. Bere olerkiak eta artikulu batzuk Euskal-Erria eta Euskalzale aldizkarietan sakabanatuta daude, eta hizkuntza arazoei buruzkoak Euskalzale, Ibaizabal, Euskalerria eta batez ere Euskal Esnalea eta Gipuzkoarra astekarian. 1922an Sardinsaltzaileak eta Euskal-dantzak antzerki-lanak argitaratu zituen.