XIX. mendeko bizkaitar farmazialaria. Bizkaiko Osasun Lurralde-Batzordeko kidea; 1870ean Bilboko "Laboratorios Orive" izenekoen sortzailea. Urte horretan "Licor del Polo" hortzetako pasta ezaguna merkatura atera zuen. Guía Sanitaria... para evitar y curar el cólera liburuaren egilea (Bilbo, 1885). Alderdi Federaleko Kidea, Bizkaia ordezkatu zuen 1883ko Zaragozako Batzar Federalean. Castellonen alderdiaren ordezkaria zen Enrique Vera Gonzalezekin batera La Asamblea Federal de 1883 argitaratu zuen, urte horretan bizkaitar hiriburuan ere agertuz.
