Politikariak eta Kargu publikoak

Oregui Goenaga, Iñaki

Gipuzkoar nazionalista, Soraluzen 1913an jaioa. Albaitari karrera Zaragozako Unibertsitatean amaitu zuen 1934an. Intseminazio artifizialean diplomatua. Albaitari tenientea izan zen Gerra Zibilean, eta Zuian (Araba) finkatu zuen bizilekua, bere lanbidean jardun ahal izateko. 1951n Arabako Abeltzaintzako Intseminazio Artifizialeko Zentroa sortu zuen, eta zentro horretako zuzendaria izan zen 1983an erretiroa hartu zuen arte. Arabako EAJko senataria, 1977an "Fronte Autonomikoak" (EAJ-PSOE) hautatua, 1977-78 aldi konstituzionalean eserlekua hartu zuen. Zuiako alkate 1979an, 1983an berrautatua. Euskadiko Udalen Elkarteko lehendakari izendatu zuten 1981ean, eta 1983an berriro hautatu zuten. Prokuradorea Arabako Batzar Nagusietan (1987). 1989ko otsailaren 28an hil zen Gasteizen.