Osirantzu, Zubiartea.
Euskerologo gipuzkoarra, Bergaran 1919an jaioa. Herri berean hil zen 1995ean.
Ingeniari ikasketak egin zituen, gerrak etenda, Liegen (Belgika). Euskaltzain urgazlea. Bergarako Lanbide Eskolako irakaslea eta herri berean euskara irakaslea. Jakin-en kolaboratzaile izan da, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Buletinean argitaratu ditu hitzezko konjugazioei buruzko zenbait lan.
