Enpresariak

ORBEA ORBEA, Pedro

Gipuzkoar industrialaria, Eibarren jaioa, Gasteizen (Araba) finkatua 1918an, non 1965ean hil zen. 1949an Gasteizko Udaleko zinegotzi hautatu zuten, eta urte horretatik 1951ra arte izan zen alkate. «Hijos de Orbea» kartutxo fabrika sortu zuen Gasteizen. Alaves Kirol Elkarteko zuzendaritza buru izan zen. «Nuevo Club» sozietatearen sortzailea.