Militarrak

Orbea, Martín de

Almirante eta Teniente Jenerala, Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1591ko ekainaren 20an. Malagako Velez herrian hil zen data ezezagunean.

Espainiako erregea galeratan zerbitzatu zuen, alferez gradua lortuz, eta Ordizian 1619an egindako Batzarretan proposatu zuten itsasoko eta gerrako kapitain izateko. 1626an Getarian egin ziren Batzarretan, Gipuzkoako eskuadraren jeneral kargurako bere izena ere aztertu zen. 1627an, Santiagoko Ordenako zaldun izendatu zuten, eta 1631n, Espainia Berriko Lur Irmoko eta Flotako bost galeoien almirante.