Kontzeptua

Orakunde

Izen hori ematen zioten Inauterien aurreko ostegunari Nafarroako zenbait lekutan. Izekunde deitzen zitzaion, Inauterien aurreko hirugarren ostegunari, eta emakumeek gizonak lausengatzen zituzten. Bigarren ostegunak, ordea, Emakunde izena jasotzen zuen, eta gizonak ziren emakumeak lausengatzen zituztenak. Azkenik, Inauterien aurreko ostegunean, Orakunden, gizonek eta emakumeek elkarri lausengatzen zioten.

Erref. Jose Miguel de Barandiaren: "Esquema de distribución geográfica de algunas creencias...", Anuario de Eusko Folklore. 1922.