Lekaide eta lekaimeak

OQUENDO, Ana Josefa

Santa Brigida ordenako erlijiosoa, 1654an jaioa. Miguel de Okendo jeneralaren alaba zen. Aitak sortu berria zuen Lasarteko (Gipuzkoa) komentuan sartu zen. Etxe horretan hogei urte eman ondoren, Azkoitiko (Gipuzkoa) Santa Kruz komentura pasatu zen. Bi hirurtekotan abadesa kargua bete zuen. Gipuzkoako hiribilduan hil zen 1722an.