Erakundeak

Onkologikoa

Institutu Onkologikoak, punta-puntako teknologia erabiliz teknika bereziak erabiltzen ditu Minbiziaren inguruan azterketa lanak burutu eta gaixoei zerbitzua emanez. Honela, erabilitako teknika berezietariko batzuk honako hauek dira:

  1. Tomoterapia (zehaztasun handiko erradiazioa): zenbait tumore eraginkortasunez tratatzeko teknika berritzailea. Kaltetutako gorputz-ataletarako tratamendu-planak hobeto eratzea ahalbidetzen du.
  2. PET/TAC (Positroi-igorpenezko tomografia ): teknologia bakarra da Gipuzkoan.
  3. Mamografia Digitala: mamografia konbentzionala baino gainekoa da titietako minbiziaren diagnostiko lasterra detektatzeko kapazitatea duelarik.
  4. Bularreko Patologia: Estereotaxiako mahaia, ABBI eta Gongoil zelariaren teknika.
  5. Prostatako Patologia: Brakiterapia eta Krioterapia teknika espezifikoak.
  6. Patologia Digestiboa: Hestegorriko brakiterapia intraluminala, T.E.M. (Uzkian zeharreko mikrokirurgia endoskopikoa), Gibeleko tumore-erauzketa, erradiofrekuenzia bidez, etab.
  7. Garuneko Patologia: Erradiokirurgia estereotaxikoa.
  8. Biriketako Patologia: Bronkio-barneko brakiterapia teknika espezifikoa.

Onkologiko berriak, minbiziaren diagnostiko eta tratamenduan zentro monografiko aitzindari izateaz gain, minbiziaren prebentzioan ere historikoki inplikatua egon da. Berritu egin du bere Osasun-azterketen eta minbiziaren diagnostiko goiztiarra egiteko baliabideen eskaintza, eta gizon nahiz emakume ororengana luzatu nahi du bere eskaintza.