Abesbatzak

Oñatiko Ganbara Abesbatza

Oñatiko Ganbara Abesbatza, 1994an sorturiko ahots nahasien abesbatza da. Koru ezberdinetatik zetozen 12 gaztek sortu zuten, musika korala jorratu eta bere mailarik gorenera eramateko helburuarekin. Urtez urte, ilusio berarekin, taldea haziz joan da, egun, 20 pertsonatik gorako taldea osatuz.

Bere sorrera Gorka Cuevaren zuzendaritzapean izan bazuen ere, 1996 urteaz geroztik Esteban Urzelai du zuzendari karguan.

XVI. mendetik hasi eta gaur egunerarteko mota guztietako obrentzat du tartea errepertorioan, polifoniatik hasita, herrialde ezberdinetako folklorean jarraituaz; hala nola, gospel, espiritualak, etab... Garrantzi berezia ematen zaio euskal folkloreari eta gaur egungo konpositoreen musikari, abesbatzaren egitarauetan zati garrantzitsu bat osatzen dutelarik.

Urte hauetan, koruak lehiaketa desberdinetan hartu du parte, hainbat sari eskuratuz. Bereziki aipatzekoak dira 2004ko azaroan Cocentainan (Alacant) lorturiko I Premi Firacor saria, abesbatza sariketa horretako azken 3 urteetako irabazleen artean lehiaturikoa, eta urte bereko abenduan Rojales-en (Alacant) eskuratutako Estatuko Abesbatzen Sari Nagusia.

Horretaz gain, abesbatzak jaialdi ezberdinetan parte hartu du eta kontzertu ugari eman du, bai Euskal Herrian, baita hemendik kanpo ere.

2004ko abenduan, Oñatiko Ganbara Abesbatzak, bere X. Urteurrena ospatzeko, bere lehen diska kaleratu du. Sagatzen entzun ahal izango duzue gazte hauen ilusio eta lanaren emaitza.