Fisikariak

Oñate Guillen, Jose

Fisikaria eta matematikaria. Quelen (Logroño) 1896an jaio zen. 1982. urtean Madriden zendu zen.

Aldizkari espezializatuetan argitaratutako lan askoren egile. Madrilgo "Beatriz Galindo" Institutuko Katedraduna. Eusko Ikaskuntza kidea, 1932an sortutako "Centro de Estudios Científicos"en Gobernu Batzoreko lehendakaria eta, urte berean, Euskal Unibertsitatearen aldeko Batzordekoa.