1897an Markinan jaiotako apaiz bizkaitarra, Albertoren anaia. 1921ean «Euskal Esnalea» aldizkarian Ziortzako Kolegiataren historia labur bat sinatu zuen, Zenarruza'ko jaupaltxaunojaren edestia izenburupean. 1929an Elgoibarko (Gipuzkoa) parrokiako koadjutore izendatu zuten. Langileen ikasketa-zirkuluetan egindako lan handiagatik nabarmentzen da. Altxamendu frankista lehertu ondoren, Elgoibarren atxilotu zuten 1936ko urriaren 21ean, Donostiako Ondarretako kartzelara eraman zuten eta hilaren 28an fusilatu zuten Ondarretako hilerriaren inguruan Hernani.Bernardo
ANAUT
ANAUT
