Igeriketa

OÑAEDERRA, Xabier

Igerilari gipuzkoarra, Donostian 1962an jaioa. Fortuna Klubeko kidea. Historia hau du: 1976an: Gipuzkoako neguko haur txapelketak. Bergara: 100 m. bizkar estiloko txapelduna, 4.a 400 m. librean. Gipuzkoako Neguko Txapelketa Absolutuak. Donostia: 4. 400 metrotan, 1.a 1 .500 m. askean. IV. San Juan Tolosa Saria: 2. 100 m. bizkarrez. Ordiziako Udala I. Saria: 1. 100 m. bizkarrez. Euskal Herriko Txapelketa Absolutuak. Iruñea: 6.a 200 m. bizkarrean eta 7.a 100 m. bizkarrean. Gipuzkoako Txapelketa Absolutuak. Tolosa: Brontzezko domina 100 eta 200 metro bizkarrean, 4. 1.500 metro librean. Haurren Espainiako Txapelketa. Lleida. 12. sailkatua 100 m. bizkarrean. Federazioen Criteriuma. Santander. 6. 200 m. bizkar estiloan. Gipuzkoako Haur Txapelketa, Bergara: 100 m. bizkarrean eta 4. 400 m. librean. Haur igerilari onena 1976. 1976ko Gipuzkoako Haur Kirolaririk Onena izendatu zuen Gorputz Hezkuntza eta Kirol Ordezkaritzak 1977ko urtarrilaren 29an. 1977an: Eskolarteko Kadete Igeriketa Txapelketak: 1.a 100 m. bizkarrean, 1.a 200 metro estiloetan. Gipuzkoako I. Saria: 1. 100 eta 200 metro bizkarrean, 3. 400 m. librean, 3. 200 eta 400 m. estiloetan, 3. sailkapen orokorrean eta garaikurrean. Gipuzkoako Txapelketa Absolutuak: Zilarrezko domina 100 m bizkarrean, zilarrezko domina 200 m bizkarrean, 1. erreleboan 4 x 100 libre eta 4 x 200 libre. XXX. Badiako zeharkaldia (Donostia): 5. sailkatua, kategoria absolutuan. XIII. Uharteko zeharbidea (Donostia): 7. sailkatua, kategoria absolutuan.

Alberto Xabier MARTÍNEZ ARTOLA