Gipuzkoar itsasgizona, Donostiakoa. Armadako jenerala. 1886ko irailaren 6an, Cienfuegoseko (Kuba) Portuko Itsas Komandante eta Kapitain karguak hartu zituen, 1888ko irailaren 17ra arte, Emilio Brutonek ordezkatu zuelarik.
1899. urtean erretiratu zen bizitza militar aktibotik, eta jaioterrira joan zen bizitzera; han hil zen, 1900eko martxoaren 27an.
