Politikariak eta Kargu publikoak

Olozaga, Joseph de

Gipuzkoako ahaldun nagusia, Donostiako txandaren albokoa, 1752ko uztaileko Arrasateko Batzarretatik. Batzar horietan erabaki da aurrerantzean ahaldun nagusi guztiei alboko bat izendatzea eta, diputatuek bileretara joaterik ez dutenean, horiek ordezkatzea. 1756ko uztaileko Debako Batzarretan berrautatua izan zen.