Mina II. Erremonteko pilotaria. Astigarragan jaio zen 1898ko abenduaren 21ean, eta Euskal Herriko Pilota Federazioak antolatutako 1916ko afizionatuen Txapelketan hasi zen erremontista gisa. Txapelketa horretan Gipuzkoako txapeldunorde izan zen. 1917an, Donostiako Frontoi Modernoan egin zuen debuta profesional gisa. 1943an erretiratu zen. Erref. Luis Bombín, 1946.
