Politikariak eta Kargu publikoak

Oliván Bago, Federico

Diplomatiko gipuzkoarra, 1896ko uztailaren 15ean Donostian jaioa. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, Valladoliden lizentziatu zen eta Unibertsitate Zentralean doktoratu zen.

Habanako eta Vienako Espainiako Enbaxadetan idazkaria izan zen, Kolonien Zuzendaritzan, eta Hagako eta Txileko Negozioen arduraduna. Buenos Airesen Enbaxadara destinatua izan ondoren, ministro ahalguztiduna izan zen Bernan, Kabinete Diplomatikoko burua eta Kanpo Arazoetako Ministerioko Langileen burua; Ekialde Urruneko Politika zuzendaria, kontsul nagusia Hanburgon eta Espainiako enbaxadorea Finlandian. Eskola Diplomatikoko errektore eta irakasle ere izan da, eta Oposaketen Auzitegian epaile. El Diario Vascoren sortzailea eta ABCren kolaboratzailea. Espainiako Historia Akademiako kidea. Besteak beste, Pucciniren, haren bizitzaren eta obraren egilea da, baita Cagliostro mago beldurgarriarena ere.