XVII. mendeko mediku nafarra.
Medikuntzan lizentziatua eta doktorea Iratxen 1674ko martxoaren 7an lortuta, 1684ko irailaren 8an behin behinekotasun izaeraz Nafarroako erreinuko protomedikurako erregeordearen izendapena jaso zuen, eta 1696tik aurrera jabetzan izan zuen 1707ko urtarrilean gertatutako bere heriotzara arte.
