XVII. mendeko gipuzkoarra, zumaiarra. Eskribaua; erregearen kontularia, Juan de Olazabal Bastidaren aita. Gipuzkoako ahaldun nagusia Tolosan, 1657ko azaroko Azkoitiko Batzarretatik. 1662ko azaroko Debako Batzarretan eta 1659ko Bergarakoetan berrautatua izan zen.
