Beizamako aizkolari eta segalari gipuzkoarra. Aizkolari bezala, 1928ko maiatzaren 20an Tolosan ospatutako proba ikusgarri baten protagonista izan zen. Santos Ansorena nafarraren aurka aritu zen, 72 hazbeteko 4 enbor, 54 ontzako 4, eta 36 ontzako 4. Olazabalek irabazi zuen 58 minutu eta 20 segundotan. Paulino Uzkudunek Ameriketara eraman nahi izan zuen, indar harrigarria eta giharrak ondo garatuta baitzeuzkan, baina familiak ez zuen nahi izan. Baserriko lanak enborrak mozteko erakustaldietarako behar bezala prestatzea eragozten zion sarritan, baina segalari bezala, ordea, beti ondo prestatuta zegoen, hain zuzen ere baserriko eguneroko lana zela eta. 1929ko uztailaren 14an Ignacio Lasarekin apustu bat egin zuen, 15 arrobako abantaila emanez. 3.000 ikusle baino gehiago joan ziren desafioa ikustera, eta Olazabalek aurkariari nola irabazten zion ikusi ahal izan zuten.
Bernardo ESTORNÉS LASA
Bernardo ESTORNÉS LASA