Politikariak eta Kargu publikoak

Olazabal, Francisco de

Gipuzkoako ahaldun nagusia, hirugarren alderdikoa, 1813ko uztaileko Debako Batzarretatik. 1817ko uztaileko Segurako Batzarretan berrautatua izan zen, 1828ko maiatzeko Mutrikukoetan, 1832ko uztaileko Hernanikoetan eta 1839ko abenduko Debakoetan. Era berean, 1846ko uztaileko Azkoitiko Batzarretan eta 1847ko uztaileko Oñatiko Batzarretan berrautatua izan zen.