Politikariak eta Kargu publikoak

Olaverri Zazpe, Francisco Javier

Nortasun politiko gipuzkoarra, 1952an Donostian jaioa. Industriako ingeniaria. ETAko kidea, 1975 eta 1977 urteen artean erbesteratuta egon zen. 1979-1980an Euskal Kontseilu Nagusiko Garraio zuzendariordea izan zen. Biltzar Ttipiko eta Euskadiko Ezkerrako Batzorde Exekutiboko kidea 1980tik; alderdi honek Eusko Legebiltzarreko kide hautatua 1980an eta 1984an Gipuzkoan, eta 1986an Araban. Donostiako Udaleko Hirigintza zinegotzia (1987).