Pilota

OLASO, Agustin

«Villabonako ezkerra». Pilotari gipuzkoarra, Villabonakoa. Ameriketara joan zen, eta Montevideon jokatu zuen lehen aldiz; 1894an itzuli zen Madrilera, eta Fiesta Alegre frontoian aurkeztu zuen. Atzelari postuan jokatzen zuen eta bolea erregularra zuen. Valentzian izan zituen emanaldirik onenak.