Literatoak

Olaizola Sarria, Jose Luis (2003ko bertsioa)

1927ko abenduaren 25ean Donostian (Gipuzkoa) jaiotako idazle eta abokatua.

Zinema zalea, zinema ekoizlea ere izan zen, Brezal P.C. ekoiztetxea sortu ondoren, eta hirurogeiko hamarkadako hainbat filmetarako gidoiak idatzi zituen. 25 urte daramatza literaturan buru-belarri.

Bere argitalpenen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Lolo, Planeta Sariaren finalista (1976); Planio, Ateneo de Sevilla Saria (1976); La paloma azul, La tarde de la víspera, A nivel de presidenta, El ajuste, La Guerra del General Escobar (1983), urte horretako Planeta Saria, La leyenda de Boni Martín (1987), euskarara itzulitako Academia de Barco.

Gai erlijiosoei buruzko hainbat liburu idatzi ditu: La Puerta de la Esperanza sobre el Doctor Vallejo Nágera (1990), Los amores de Teresa de Jesús (1992), Guía de curas con encanto (1996), Los amores de San Juan de la Cruz (1999), Diario de un cura urbano (1999), El amante vicario (2001), Juan XXIII, una pasión frustrada (2001).

Eleberri historikoaren generoa ere landu du, adibidez: Francisco Pizarro. Eromen baten kronika, Hernan Cortes. Ezinezko baten kronika, Bartolomé de las Casas. Crónica de un sueño edo El caballero del Cid (2003).

El Señor del Huerto lanaren hitzaurrean, Manuel Cerezalesek dio:

"Olaizolak argi eta garbi idazten du, estilo zuzen eta biziarekin, gaurko lengoaia batekin gure garaiko bizitza eta arazoak islatuz. Eta badu atsegintasunaren dohain preziaezina, kontakizunaren tentsioari eustekoa, etsipen-unerik gabe".