Atleta gipuzkoarra. Espainiako txapeldunorde izan zen jubenil mailan, disko jaurtiketan, txapeldunarekin (42,60 m.) tiro onenean berdinduta 1971n, Donostiako Anoeta estadioan. Halterofilia praktikatzen hasi zen eta bere lehen urtean, Hernanikoa zenean, 75 kilo altxatu zituen arrankadan eta 102,5 kilo bi denboratan. Bi denboraldi eman zituen Hernanin eta bat, 1975ean, Atletico San Sebastianen, 115 eta 150 kiloko marka pertsonalekin.
Xabier LASALLE
Xabier LASALLE
