1861eko apirilaren 23an Orion jaio zen traineru patroia. Euskal Kostaldean arrantzatutako azken balearen harrapaketan parte hartu zuten traineruetako baten buru izan zen (Orio, 1901eko maiatzaren 14a). Orioko traineruaren patroia izan zen herri honek Kontxan debuta egin zuen urtean (1890). Bost aldiz lortu zuen patroi gisa Kontxako bandera. Urteak, zehazki: 1901, 1909, 1910, 1916, 1919. Kontuan hartu behar da 1901 eta 1909 urteetan ez zela Kontxako estropadarik jokatu. Donostiako traineruarekin ere aritu zen patroi lanetan. 1916. urtean jarri zioten lehen aldiz "San Nikolas" izena Orioko traineruari (berak patroi zuena). 67 urte zituenean "Ciaboga" aldizkariko erreportari batek elkarrizketa bat egin zion, baina ez zuen erantzunik jaso gaztelaniaz galdetu zionean (hizkuntza ez zekielako). Arazo hori euskara erabiltzean konpondu zuen. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasierako traineru mitikoak (1970) bere izena zeraman. Orion hil zen 1941ean.
Luis Mari ZULAIKA ISASTI