Instrumentugilea

Olaguibel Socarrás, Enrique

Musikari honek jatorri euskalduna bazuen ere, 1854an Puerto Principen (Kuba) jaio zen. Kardenasen (Kuba) hil zen 1874ko irailaren 10ean.

Madrileko Kontserbatorioan musika ikasi zuen, oso ikasle ona izan zelarik, eta Sevillan ospe handia erdietsi zuen. Pianoa eta flauta jotzen oso trebea zen, baina goiz hil egin zen agintzen zuen guztia eskaintzeko aukera izan gabe.