Aktoreak

Olaguibel Pedrós, Juan

Juanito, Xanin

Boxeolari eta aktore zinematografiko gipuzkoarra, Irunen 1914an jaioa eta 1983an hila.

Boxeolari afizionatua izan zen, bere lehen borrokaldiak 30eko hamarkadaren hasieran ospatuz, ondoren Ameriketara pasatuz Paulino Uzkudunekin. Noizbehinka zinemako aktore bihurtuta, bere bigarren karrera izatera iritsi zen. Batik bat, Maldición Gitana (J. Mihura (1953); Arrain gorriak, J. A Nieves Conde (1955); Portugalgo ikuzleak, R. Torrado (1957); El hereje, Francisco Borjarena (1957); La rebelión de los gladiadores, Vittorio Cottafavirena (1958); Misión en Marruecos, C. Arévalo (1957) eta La Casa de las Mil Muñecas (J. Summers eta M. Köhler (1968). 1957an Stanley Kramer-ek zuzendutako Orgullo y Pasión pelikula ezagunena filmatu zuen. "Catch" eko borrokalari profesionala izan zen, Buenos Airesen, Caracasen, Txilen eta Madrilen bizi izan zen. 1981ean bere jaioterrira erretiratua.