Murgian, Zuiako bailaran 1891n jaiotako idazle eta ikertzaile arabarra.
Madrileko Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatu zen eta Burdeosen eta Parisen Otorrinolaringologian espezializatu zen. EAJko alderdikidea izan zen eta ABBekoa eta EBBkoa ere (1935-34). Bere lanbidean jardun izanak, erretiroa lortu zuen arte, bere herriaren iraganaren ikerketak egiterik ez zion eragotzi. Bere lanaren emaitza gisa aipagarri diren hainbat idazlan ditugu:
- "El Señorío de Vitoria sobre el valle de Zuya", Vida Vasca, 1958, XXXV
- "Sepulturas en Álava", BSVAP, 1958, XIV
- "Tigres en Gorbea", Vida Vasca, 1951, XXVIII
- "Santuarios alaveses. La venerada imagen de Nuestra Señora de Oro, domina y protege a los piadosos moradores del pintoresco valle de Zuya", Vida Vasca, 1950, XXVII
- El valle de Zuya, CAM de la Ciudad de Vitoria, 1973, Vitoria.